viernes, 4 de diciembre de 2020

EUSKARALDIA 2020 3.MAILA



      
 
   


EUSKARALDIA 2020 4.MAILA

 


martes, 1 de diciembre de 2020

EUSKARALDIA 2020 1. ZIKLOA

Kaixo!

Euskaraldia dela eta 1.zikloko ikasleok bideo hau egin dugu.



lunes, 10 de febrero de 2020

EUSKARA TAILERRA - Irrati eta Telebista 3. LH 1. zikloa

Hona hemen 3.txandako irrati eta telebista tailerreko bideoa. Bikain egin dute txanda honetakoek. Segi horrela! Muxus!



martes, 17 de diciembre de 2019

EUSKARA TAILERRA - Irrati eta Telebista 2. LH 1. zikloa

Hona hemen Irrati eta telebista tailerreko 2. txandako bideoak. Zelako lana hartu duten gure ikasleek! Ze ondo egin duten! Txapeldunak!


miércoles, 30 de octubre de 2019

EUSKARA TAILERRA - Irrati eta Telebista 1. LH 1. zikloa

Irrati eta telebista tailerreko 1go txanda bukatu da eta ze lana egin duten tailerreko kideek! Aupa zuek! Segi aurrera!



jueves, 27 de junio de 2019

Arama 2019


1.MAILA
Aurtengo txangoa atzeratu egin genuen eguraldi txarragatik. Baina ekainaren 18an, a ze eguna pasa genuen!! Zerua urdin-urdina zegoen, eta eguzkiak indarrez berotu zuen egun osoan. Egun bikaina izan zen!!

jueves, 7 de marzo de 2019

Inauteriak 19 - 2. zikloa



OHARRA: 4.D taldeko soinu-pistaren bolumena jaitsi behar izan da, Volare izeneko abestia babestuta dagoelako. Bere bolumenean utziz gero, bideoa ezabatuko dute YouTubetik.

NOTA: Se ha tenido que reducir el volumen de la canción Volare que interpreta 4ºD porque está protegida. Con un volumen normal el vídeo es borrado de YouTube.

Inauteriak 19 - 1. zikloa

ITSASOA ZAINDU!

Aurtengo Inauteriak itsasoarekin lotuta egon dira. Irudimena martxan jarri dugu eta era askotako mozorroak ikusteko aukera izan dugu. Plastiker eta gure andereñoek eskainitako dantzari esker, itsasoa denon artean zaindu behar dugun altxorra dela ikasi dugu.


1. MAILA

Aurtengo Inauterietan primeran pasa dugu piraten artean dantzatzen. Oso abesti politak aukeratu dituzte 1. mailakoek eta jaialdi bikaina eskaini digute oraingoan ere!


2. MAILA

Itsasoko hainbat pertsonaia ikusi ditugu dantzan 2. mailako umeen artean. Baita marrazo beldurgarriak ere!! Bikain pasa dugu, bai jaialdia prestatzen, bai emanaldiaren egunean ere. Artistak gara!

lunes, 4 de febrero de 2019

SAN SEBASTIAN EGUNA - Danborrada 2019

Aurten ere danbor hotsak entzun ziren gure ikastetxean. Gainera eguraldiak lagundu zigun eta 1.mailatik 6.mailara bitarteko ikasle guztiak elkartu ginen Chamideko patioan. Oso gustura jo genituen abesti guztiak eta primeran pasa genuen. Aupa Donostia!!!

jueves, 10 de enero de 2019

Gabon jaialdia - 2018

Aurten ere Gabon jaladia antolatu dugu kiroldegian. Gela bakoitzak Gabon-kanta bat prestatu du eta oso emanaldi politaz gozatzeko aukera izan dugu. Bukatzeko, Olentzero eta Mari Domingi etorri dira. Gure eskutitzak jaso dituzte eta zakuan zeuden opari goxo-goxoak banatu dizkigute. Giro aparta egon da eta horrelaxe bukatu dugu gure 1. hirihulekoa. Zorionak eta Eguberri on guztioi!!

viernes, 14 de diciembre de 2018

Euskararen Eguna - 18

Aurten azaroaren 23tik benduaren 3ra EUSKARALDIAn murgilduta ibili gara. Denon artean euskararen erabilera areagotzea izan da gure helburu eta primeran pasa dugu.

Kiroldegian antolatutako jaialditxoan lelo batzuk irakurri ditugu gelaz gela euskararen alde. Bukatzeko, “Ahoa bizi bizi”dantzatu dugu denok elkarrekin. Arratsalde bikaina pasa dugu!!


viernes, 22 de junio de 2018

martes, 19 de junio de 2018

sábado, 24 de febrero de 2018

martes, 14 de noviembre de 2017

jueves, 26 de octubre de 2017

Elkarbizitzarako Batzordea 2017-2018

Ikasturte hasierako asteak pasa ondoren, Elkarbizitzarako Batzordea eratzeko garaia iritsi zaigu. Honetarako 4., 5. eta 6. mailetako ikasleak hirutan elkartuko dira hiruhileko bakoitzean. Hemen duzue lehenengo txanpako arduradun taldea, lanean hasteko prest.


Hasierako lanak hurrengoak izango dira:
  • Jolastokiaren garbiketa: ostiralero gela bateko ikasleek gure jolastokia garbituko dute. Zikintzen duguna garbitu beharko dugu, ezta?
  • Adostokia: ikasleen arteko haserreak eta liskarrak konpontzeko tokia da Adostokia. Belenen bi txoko ditugu eta arduradunek honen erabilera azalduko dute geletan. Beraz, hemendik aurrera badakizue, Adostokia erabil ezazue!


martes, 4 de julio de 2017

La vuelta al mundo en 10 días - Munduko itzulia 10 egunetan

¡¡Si Phileas Fogg dio la vuelta al mundo en 80 días…….nosotros la hemos dado en 10…….!!

Julio Verne bezala, gure liburua ere,  SUMMAKERIAK 5 : “La vuelta al mundo en 10 días”,  egin dugu.





Eta beti gaude prest munduan gertatukoaren berri izateko…. ”La vuelta al mundo en 10 radios”.







Zenbat ikasi dugun…! Kontinenteak, ozeanoak, munduko ohiturak….!


sábado, 10 de junio de 2017

Euskara Tailerrak

Aurtengo berrikuntza izan dira Euskara Tailerrak. Ikasleek asko ikasi eta gozatu dute.

 

lunes, 6 de marzo de 2017

Inauteriak 17

Aurten ere iritsi ziren mozorroak SUMMA Aldapetako txokoetara.

Primerako eguna pasa genuen!