sábado, 1 de marzo de 2014

Inauteriak 14

Gazteak dira SUMMA-Aldapetako Inauteriak. Gazteak ibilbidean eta bihotzean baina helduak gauzatzeko moduan. Hala erakutsi dugu bigarrenekoz.

Ondo pasatzea eta ongi pasa araztea da gure helburuetako bat, baina ez bakarra.Termometro bikaina da jaialdi hau proiektu  handi bat aurrera eramaterakoan gure osasuna nola ote dagoen neurtzeko: kemena, indarrak, gogoak, talde lana, antolatzeko eta motibatzeko gaitasuna, ilusioak…

Eta termometroak erakutsi digu oraindik badaukagula zer hobetu baina sasoi betean gaudela eta erronka berriei aurre egiteko pronto.

Zorionak eta eskerrak aurtengo hau denon gozagarri egin duzuen guztioi: irakasle, ikasle, guraso, laguntzaile... Gora SUMMA-Aldapetako Inauteriak!!!!