jueves, 3 de noviembre de 2016

Elkarbizitzarako batzordea martxan!

Taldekide gehiago ditu ikasturte honetan Elkarbizitzarako Batzordeak. Izan ere, 5. eta 6. mailako ikasleekin batera, 4. mailakoek ere parte hartuko dute. Jakina, oraingoan ikasmaila gehiago daude Belen eraikinean.

Arduradun talde berria, hasteko prest.

Ikasle gehiago daudenez, Batzordeak lan garrantzitsua du aurretik. Hala ere, nahiko errazak diren bi gai lantzen hasiko gara.
  • Jolastokiaren garbiketa: ostiralero gela bateko ikasleek gure jolastokia garbituko dute. Zikintzen duguna garbitu beharko dugu, ezta?
  • Adostokia: ikasleen arteko haserreak eta liskarrak konpontzeko tokia da Adostokia. Belenen bi txoko ditugu eta arduradunek honen erabilera azalduko dute geletan. Beraz, hemendik aurrera badakizue, Adostokia erabili ezazue!

Adostokia zer den eta nola erabiltzen den aurkeztu beharko dute.

Hurrengo bilera azaroaren 25ean egingo dugu. Bitartean, ondo bizi!